XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behin, andereñoak Egiptoko piramideei buruzko irakaspena eman zien eta faraoien monumentu izugarri horiek goraipatu zituen hainbat urtetako milaka jenderen izerdiaren fruitua zirela esanez.

Hurrengo egunean, Tximitxek ikasgelako mahaitxo, aulki eta liburu guztiak bildu zituen, eta denak pilatuz sabairaino heltzen zen halako piramide bat eraiki zuen.

Andereñoa heldu zenean, biziki haserretu zen hango anabasa ikusitakoan:

- Nork egin du hau? galdetu zuen lazki.

- Nik! erantzun zuen Tximitxek lasai asko.

- Eta zergatik egin duzun hori jakin al daiteke?

- Ez al duzu ikusten?

Piramide bat da.

Egiptoko faraoi haiek bezalaxe piramide bat egin dut, baina nik bakarrik eta izerdi-tantarik ere isuri gabe azaldu zuen harro eta irribarretsu.

Haren ikaskideek barre egin zuten gogotik baina andereñoak aldarte txarra omen zuen (...)